Bidalketa eta itzulketa baldintzak

Eskaerak entregatu ahal dira Europar Batasuneko edozein herrialdetan, Penintsulan, Balearretan, Kanarietan, Ceutan eta Melillan.

Bezeroak izendatutako posta helbidean entregatuko dira eskaerak, bidalketarako hautatutako posta moduaren arabera webgunean adierazitako epean, eta, betiere, erosketa egin denetik 30 egun naturaleko epean.

Bidalketa gastuak alda daitezke eskaeraren entrega lekuaren arabera (lurralde nazionala edo europarra, Balearrak, Kanariak, Ceuta eta Melilla).

Eskaera guztiak astelehenetik ostiralera bidaliko dira, jaiegunetan izan ezik. Asteburuan edo jaiegunetan jasotako eskaerak hurrengo lanegunean prozesatuko dira.

Zure eskaera ahalik eta azkarren entregatzen saiatuko gara, baina, bidalketa sistema dela-eta (posta arrunta), gerta daiteke zenbait egoeratan edo urteko hainbat sasoitan atzerapenen bat izatea. Arrazoiren batengatik ezin badugu entrega data bete , horren berri emango dizugu, eta aukera emango dizugu erosketarekin aurrera jarraitzeko, beste entrega data bat ezarriz, edo eskaera baliogabetzeko; azken kasu horretan, ordaindutakoan osorik itzuliko zaizu.

Baldintza hauen ondorioetarako, eskaera entregatu dela ulertuko da zuk zeuk edo zuk baimendutako hirugarren batek produktuen jabetza materiala hartzen duenean; entrega helbidean eskaera jaso izana sinatuta egiaztatuko da hori.

Gorabeherak entregan. Hartzailea ez dagoelako entrega ezin bada egin, garraio agentziak ohar bat utziko du eta hartzailearekin telefonoz harremanetan jartzen saiatuko da beste entrega bat egiteko. Bi saiakera horiek egin ondoren entregatzeak berriz ere huts egiten badu, paketea dagokion posta bulegoan utziko da 15 egun naturaletan zehar, abisua eman eta hurrengo egunetik aurrera kontatua.

Eskaera entregatzeko prest egon eta 15 egun horiek igaro ondoren ez bada entregatu, MINUSSEri edo garraio enpresari egotz ezin dakizkiokeen arrazoiengatik, ulertuko dugu kontratuan atzera egin nahi duzula, eta kontratu hori suntsiarazitzat joko dugu.

Kontratua suntsiaraztearen bada, zugandik jasotako ordainketa guztiak itzuliko dizkizugu, bidalketa gastuak izan ezik, bidegabeko atzerapenik gabe, eta, nolanahi ere, kontratua suntsiarazitzat jotzen dugun egunetik 14 eguneko epean gehienez ere. Hala badagokio, kontratua suntsiarazteak dakartzan garraio gastuak jasanarazi ahal izango dizkizu MINUSSEk.

 

  1. FAKTURAZIOA

Artikuluaren entrega helbidea Espainiako lurralderen bat bada, Kanariak, Ceuta eta Melilla izan ezik, Espainiako BEZa aplikatuko da. Aplikatu beharreko BEZ tasa unean-unean legez indarrean dagoena izango da, kasuan kasuko artikuluaren arabera.

Kanariak, Ceuta eta Melillaren kasuan, entregak BEZik gabe egingo dira, nahiz eta horrek ez duen kentzen beste zerga edota tarifa batzuk aplikatzea indarrean dagoen legeriaren arabera.

Zuk berariazko baimena ematen diguzu faktura euskarri elektronikoan egiteko. Hala ere, edozein unetan adierazi ahal izango diguzu faktura paperean jaso nahi duzula; kasu horretan, faktura formatu horretan jaulki eta bidaliko dizugu.

 

  1. ITZULKETEN POLITIKA

Erosketan atzera egiteko legezko eskubidea

Kontsumitzaile gisa kontratatzen ari bazara, kontratu honetan atzera egiteko eskubidea izango duzu 14 egun naturaleko epean, justifikatu beharrik gabe. Atzera egiteko epea amaituko da zuk zeuk edo zuk adierazitako hirugarren batek, garraiolariak izan ezik, ondasunen edukitza materiala eskuratu duen egunetik 14 egun naturaleko epean; aldiz, zure eskaera osatzen duten ondasunak bereizita entregatzen badira, atzera egiteko epea amaituko da zuk zeuk edo zuk adierazitako hirugarren batek, garraiolariak izan ezik, ondasun horietako azkenaren edukitza materiala eskuratu duen egunetik 14 egun naturaleko epean.

Atzera egiteko eskubideaz baliatzeko, erosketan atzera egiten duzula jakinarazi behar diozu MINUSSEri, aurreikusitako epean. Horretarako, mezu elektroniko bat bidali behar duzu pedidos@minusse.com helbidera: eskaera zenbakia adierazi behar da eta eskaera hori aldatzeko edo itzultzeko eskatu. Bezeroak aukera du posta arruntaz edo elektronikoz beste edozein ageriko adierazpen bidaltzeko. MINUSSEk atzerapenik gabe jakinaraziko dio, euskarri iraunkor baten bidez (adibidez, posta elektronikoz), atzera egite hori jaso duela.

Atzera egitearen ondorioak. Zuk atzera eginez gero, zugandik jasotako ordainketa guztiak itzuliko dizkizugu, bidalketa gastuak izan ezik, bidegabeko atzerapenik gabe, eta, nolanahi ere, 14 egun natural igaro baino lehen, kontratu honetan atzera egiteko erabakiaren berri ematen diguzun egunetik zenbatzen hasita.

Dirua itzultzeko, zuk hasierako transakziorako erabilitako ordainketa bide bera erabiliko dugu, ondasunak jaso eta berrikusi ondoren.

Uko egindako artikulua MINUSSEk adierazitako helbidera bidali behar duzu, jaulkitako fakturarekin batera, hala badagokio, eta produktua itzultzeak dakarren zuzeneko kostua zure gain hartu beharko duzu. Produktuek egoera onean egon behar dute, ez dira ireki edo erabili behar, eta berekin izan behar dute jatorrizko zigilua edo enbalajea eta, baleude, sustapen osagarriak eta opariak.

Baldin eta ondasunen balioa gutxitzen bada ondasun horien izaera, ezaugarriak eta funtzionamendua kaltetzen dituen manipulazio baten ondorioz, zu bakarrik izango zara horren erantzulea.

Atzera egiteko eskubidearen salbuespenak. Kontratuaren helburua hauetako produkturen bat hornitzea baldin bada, ez duzu atzera egiteko eskubiderik izango:

  • Artikulu pertsonalizatuak.
  • Osasun edo higiene arrazoiengatik zigilatutako ondasunak, entregatu ondoren zigilua kendu bazaie.

Bermeak eta itzulketak

Baldintza hauen ondorioetarako, produktu itzulitzat hartuko da gabeziaren edo akatsen bat duelako edo okerrekoa jaso delako itzuli dena

Ondorio horietarako, produktuek webguneko deskribapena eta ezaugarriak betetzen badituzte, webgunean adierazitako erabileretarako egokiak badira eta ezaugarri bereko edo antzeko ezaugarriak dituzten beste produktu batzuen kalitate bera badute, ulertuko da produktu horiek erosketa baldintzak betetzen dituztela.

Itzulketa. Entregatzeko unean produktuak gabezia edo akatsen bat badu edo egindako eskaerarekin bat ez datorren produkturen bat jaso baduzu, MINUSSEri horren berri eman behar diozu berehala, pedidos@minusse.com helbide elektronikoaren bidez, produktuaren eta kaltearen datuak emanez; helbide horren bidez, produktua itzultzeko moduaren berri emango dizugu.

Jaso ondoren, MINUSSEk aztertu egingo ditu artikuluak, eta dirua itzuliko dizun edo, hala badagokio, produktua ordezkatuko dizun jakinaraziko dizu.

MINUSSEk dagokizun zenbatekoa itzuliko dizu (hasierako entregaren bidalketa gastuak barruan direla) bidegabeko atzerapenik gabe eta, nolanahi ere, eskaera itzulia jasotzen denetik 14 egun natural igaro baino lehen. Ordaintzeko erabilitako bide bera erabiliko da itzultzeko.