Erosketa Baldintzak

1.- SARRERA

Dokumentu honetan eta bertan aipa daitezkeen gainerakoetan, www.minusse.com webgunean (aurrerantzean, webgunea) ondasunak eskuratzeko baldintzak ezartzen dira.

Mesedez, webgune hau erabili aurretik arretaz irakurri baldintza horiek nahiz gure cookie eta pribatutasun politika. Kontuan izan ezen, webgune hau erabiltzen baduzu edo horren bidez eskaeraren bat egiten baduzu, jakitun zarela baldintza horiek lotesleak direla zuretzako. Beraz, ez bazaude ados baldintza horiekin, ez dituzu webgune honetan ematen dizkizugun zerbitzuak erabili behar edo bertan erosketarik egin behar.

Webgune honen titularrak garen aldetik, geure eskubidez edozein unetan alda ditzakegu bai baldintza horiek eta baita webgunean aurkeztutako merkataritza eskaintza osoa ere (produktuei, prezioei, sustapenei eta bestelako merkataritza eta zerbitzu baldintzei buruzko aldaketak).

Ondorioz, kontuan izan behar duzu aplikagarritzat hartuko direla eskaerak egiteko unean indarrean dauden baldintzak edo, halakorik ezean, webguneko erabilera baldintzak. Horregatik, baldintza horiek kontsultatzea gomendatzen dizugu, produktuak erosi aurretik.

Gure pribatutasun politikan ezarritakoaren arabera tratatuko dira zure nabigazioaren bidez ematen dizkiguzun edo jasotzen ditugun informazio edo datu pertsonalak. Webgune hau erabiltzean, erabiltzaile gisa erregistratzean edo eskaeraren bat egitean, zu jakitun zara informazio hori eta datu horiek nola erabiliko diren, eta aitortzen duzu ematen dizkiguzun informazio edo datu guztiak egiazkoak direla eta errealitatearekin bat datozela. 

 

  1. WEBGUNEAREN TITULARRA

ITSASO USOBIAGA ECHEVERRIA Y OTRA CB (aurrerantzean, MINUSSE) da webgune honen titularra. Helbidea: Ametzagaina 25, behea; PK 20012 Donostia (Gipuzkoa); IFZ: E75206094 .

MINUSSErekin harremanetan jartzeko, egoitza sozialera jo daiteke edo info@minusse.com helbide elektronikoaz baliatu. Eskaerei, aldaketei edo itzulketei buruz edozein kontsulta egiteko, mezu elektronikoa bidal dezakezu pedidos@minusse.com helbidera.

 

  1. WEBGUNE HONEN ERABILERA

Webgune hau erabili eta eskaerak egiten badituzu, konpromiso hauek hartzen dituzu:

  • Webgune hau erabiltzea legez baliozkoak diren kontsultak edo eskaerak egiteko bakarrik.
  • MINUSSEri zure helbide elektronikoa, posta helbidea edota harremanetarako beste datu batzuk egiazki eta zehatz ematea. Halaber, onartzea MINUSSEk informazio hori erabil dezakeela, behar izanez gero, zurekin harremanetan jartzeko. Datu horiek ez badizkiguzu ematen, ezingo dugu zure eskaera izapidetu edo eskatzen diguzun informazioa eman.
  • Webgune honen bidez eskaera bat egiten baduzu, zuk aitortutzat jotzen dugu 18 urtetik gorakoa zarela eta kontratatzeko eta behartzeko legezko gaitasuna duzula.

 

  1. ESKAERAK EGITEA. EROSKETA SISTEMA.

Hizkuntza. Kontratua formalizatu ahalko da web orri honetan erosketa baldintzak eskuragarri dauden hizkuntzetako edozeinetan (espainiera, euskara, ingelesa eta frantsesa); hala ere, gaztelania izango da kontratuaren legezko baldintzak eta terminoak interpretatzeko hizkuntza.

Erabiltzailearen erregistroa. Produktuak erosteko, erabiltzaile edo “bezero” kontu” bat sortu behar duzu webgunean. Prozesu horretan, behin pribatutasun politikari buruzko informazioa jaso eta onartu duzula, MINUSSEk eskatuko dizu produktuen erosketa eta entregatzea kudeatzeko nahitaez behar diren datu pertsonalak eman ditzazun (izartxo* batekin daude adierazita). Datu horiek ematea borondatezkoa da, baina ezinbestekoa edozein erosketa egin nahi izanez gero.

Bestalde, erregistratzeko prozeduran eskatuko zaizu erabiltzaile izena eta pasahitza aukeratzea zure kontuan sartzeko. Zure ardura da datu horiek zaintzea, baimenik ez duten hirugarrenek erabili ditzaten eragotzi behar baituzu, eta zure ardurapekoak izango dira betebehar hori ez betetzeak izan ditzakeen ondorioak.

Eskaerak egitea. Webguneko atalen bitartez, erosketa prozesuan zehar online gidatuko zaizu une oro, eta zuk interesatzen zaizkizun artikuluak hautatu ahalko dituzu, haien ezaugarriak, eskuragarritasuna, prezioak eta bidalketa gastuak egiaztatu ondoren. Artikulu horiek “saskian, erosketa-organ” edo antzeko gune batean gordeko dira behin-behinean, eta gune horretan artikuluok kendu edo ordeztu ahalko dituzu edozein unetan, ordainketa egin edo konpromisoa hartu aurretik.

  • Nahi dituzun artikuluak hautatu ondoren, ahalko duzu zera hauek berrikusi eta, hala badagokio, onartu:
  • zure eskaeraren datuak,
  • bidalketaren edota fakturazioaren helbidea ematea,
  • kostu osoa eurotan adierazia (€),
  • bidalketa gastuen eta aplikatu beharreko zergen xehakapena,
  • bidaltzeko modua eta ordaintzeko modua hautatzea; okerrik eginez gero, emandako edozein datu zuzendu ahal izango da.
  • Eskaera behin betiko berretsi aurretik, baldintza guztiak onartu behar dituzu. Baldintza horiek uneoro kontsultatu ahal izango dituzu webgunean, eta, biltegiratzeko, baita deskargatu ere, esteka honetan: < deskargatzeko esteka>.
  • Salerosketa kontratua osatutzat joko da bezeroak sakatzen duenean “amaitu erosketa” botoia edo eskaera prozesatzeko antzeko beste edozein sistema tekniko; ekintza horrek adierazpen bat sortuko du, <eskaera: ordaintzeko betebeharra sortu da > edo antzeko mezuarekin.
  • Webguneko erosleekin egindako transakzio guztien (eskaerak, ezeztapenak, itzulketak, fakturazioa, etab.) erregistro informatikoa mantenduko du MINUSSEk . Erregistro hori bi aldeen artean egindako eragiketen frogatzat hartuko da.
  • Egindako erosketa berrestea. Erosketa prozesua amaitzean, MINUSSEk jakinaraziko dizkizu, posta elektronikoz, egindako eskaeraren ezaugarri guztiak: erosketa data, guztizko prezioa, garraiatzeko modua eta erositako produktuaren entrega estimazioa.
  • Webguneko prezio guztiak eurotan adierazita daude (€) eta Balio Erantsiaren gaineko Zerga (BEZ) barne hartzen dute. Kontrakoa adierazi ezean, artikuluekin batera erakutsitako prezioek ez dituzte bidalketa gastuak barne hartzen: artikulua erosketa saskira gehitzean eta bidalketa datuak betetzean agertuko dira. Bidalketa gastuak alda daitezke eskaera entregatzen den lekuaren arabera (lurralde nazionala edo europarra, Balearrak, Kanaria uharteak, Ceuta eta Melilla).

Produktuen prezioak edozein unetan alda daitezke, baina balizko aldaketa horiek ez dute eraginik izango MINUSSEk baieztatutako eskaeretan.

 

  1. ORDAINBIDEAK

Webgunean ordainbide hauek onartzen dira:

  • Kreditu edo zordunketa txartelaren bidez ordaintzea (Visa, MasterCard, Visa Electrón, Maestro, eta Red 6000 txartelak). Kreditu txartelen bidez egiten diren ordainketen datuak enkriptatuta garraiatuko dira MINUSSEren bankuko saltokiko terminalari (TPV) lotutako linea seguru baten bidez. Kreditu txartelarekin ordaintzen baduzu, datu hauek eskatuko zaizkizu: txartelaren zenbakia, iraungitze data eta txartelaren atzealdean letra etzanez inprimatutako zenbakiaren azken 3 zifrekin bat datorren balidazio kodea.
  • Ordainketa PayPal kontu batekin. Sistema hori erabiltzeko, ordainketa egin aurretik bezero kontu bat izan behar duzu Paypalen. Behin sistema hori aukeratuta, PayPalen webgunera bideratuko zaizu. Bertan, ordainketa osatu behar duzu eta ordaindu beharreko zenbatekoak erakutsiko zaizkizu, eragiketari aplikatu beharreko zerga edo tasa guztiak sartuta. PayPalek eragiketaren egiaztagiri bat bidaliko dizu zure posta elektronikoaren kontura.

Aukeratu duzun ordainketa moduak kostu gehigarri bat badakarkizu webgunean erakutsitako artikuluaren prezioaren aldean, MINUSSEk prezio osoa xehakatuko dizu eta ordainketa modu horrek dakarzkizun gehikuntza guztien berri emango dizu, zuk ordainketa konpromisoa zure gain hartu aurretik. Nolanahi ere, kargu hori inoiz ez da izango MINUSSEk baliabide horiek erabiltzeagatik jasaten duen benetako kostua baino handiagoa.

 

  1. PRODUKTUEN ERABILGARRITASUNA

Eskaera bat arazorik gabe prozesatzen bada eta, gero, MINUSSEk stockean produkturik geratzen ez dela egiaztatzen badu edo hornidurari dagokionez gorabeheraren bat sortzen bada, bezeroari gorabehera horren berri emango zaio berehala. Kasu horietan, MINUSSEk bezeroari itzuli egingo dio, bezeroak ordaintzeko erabilitako bitarteko beraren bidez, hark ordaindu duen zenbatekoa, bidegabeko atzerapenik gabe eta, nolanahi ere, erosketa egin denetik 14 egun igaro baino lehen.

 

  1. ESKAERAK ENTREGATZEA

Eskaerak entregatu ahal dira Europar Batasuneko edozein herrialdetan, Penintsulan, Balearretan, Kanarietan, Ceutan eta Melillan.

Bezeroak izendatutako posta helbidean entregatuko dira eskaerak, bidalketarako hautatutako posta moduaren arabera webgunean adierazitako epean, eta, betiere, erosketa egin denetik 30 egun naturaleko epean.

Bidalketa gastuak alda daitezke eskaeraren entrega lekuaren arabera (lurralde nazionala edo europarra, Balearrak, Kanariak, Ceuta eta Melilla).

Eskaera guztiak astelehenetik ostiralera bidaliko dira, jaiegunetan izan ezik. Asteburuan edo jaiegunetan jasotako eskaerak hurrengo lanegunean prozesatuko dira.

Zure eskaera ahalik eta azkarren entregatzen saiatuko gara, baina, bidalketa sistema dela-eta (posta arrunta), gerta daiteke zenbait egoeratan edo urteko hainbat sasoitan atzerapenen bat izatea. Arrazoiren batengatik ezin badugu entrega data bete , horren berri emango dizugu, eta aukera emango dizugu erosketarekin aurrera jarraitzeko, beste entrega data bat ezarriz, edo eskaera baliogabetzeko; azken kasu horretan, ordaindutakoan osorik itzuliko zaizu.

Baldintza hauen ondorioetarako, eskaera entregatu dela ulertuko da zuk zeuk edo zuk baimendutako hirugarren batek produktuen jabetza materiala hartzen duenean; entrega helbidean eskaera jaso izana sinatuta egiaztatuko da hori.

Gorabeherak entregan. Hartzailea ez dagoelako entrega ezin bada egin, garraio agentziak ohar bat utziko du eta hartzailearekin telefonoz harremanetan jartzen saiatuko da beste entrega bat egiteko. Bi saiakera horiek egin ondoren entregatzeak berriz ere huts egiten badu, paketea dagokion posta bulegoan utziko da 15 egun naturaletan zehar, abisua eman eta hurrengo egunetik aurrera kontatua.

Eskaera entregatzeko prest egon eta 15 egun horiek igaro ondoren ez bada entregatu, MINUSSEri edo garraio enpresari egotz ezin dakizkiokeen arrazoiengatik, ulertuko dugu kontratuan atzera egin nahi duzula, eta kontratu hori suntsiarazitzat joko dugu.

Kontratua suntsiaraztearen bada, zugandik jasotako ordainketa guztiak itzuliko dizkizugu, bidalketa gastuak izan ezik, bidegabeko atzerapenik gabe, eta, nolanahi ere, kontratua suntsiarazitzat jotzen dugun egunetik 14 eguneko epean gehienez ere. Hala badagokio, kontratua suntsiarazteak dakartzan garraio gastuak jasanarazi ahal izango dizkizu MINUSSEk.

 

  1. FAKTURAZIOA

Artikuluaren entrega helbidea Espainiako lurralderen bat bada, Kanariak, Ceuta eta Melilla izan ezik, Espainiako BEZa aplikatuko da. Aplikatu beharreko BEZ tasa unean-unean legez indarrean dagoena izango da, kasuan kasuko artikuluaren arabera.

Kanariak, Ceuta eta Melillaren kasuan, entregak BEZik gabe egingo dira, nahiz eta horrek ez duen kentzen beste zerga edota tarifa batzuk aplikatzea indarrean dagoen legeriaren arabera.

Zuk berariazko baimena ematen diguzu faktura euskarri elektronikoan egiteko. Hala ere, edozein unetan adierazi ahal izango diguzu faktura paperean jaso nahi duzula; kasu horretan, faktura formatu horretan jaulki eta bidaliko dizugu.

 

  1. ITZULKETEN POLITIKA 

Erosketan atzera egiteko legezko eskubidea

Kontsumitzaile gisa kontratatzen ari bazara, kontratu honetan atzera egiteko eskubidea izango duzu 14 egun naturaleko epean, justifikatu beharrik gabe. Atzera egiteko epea amaituko da zuk zeuk edo zuk adierazitako hirugarren batek, garraiolariak izan ezik, ondasunen edukitza materiala eskuratu duen egunetik 14 egun naturaleko epean; aldiz, zure eskaera osatzen duten ondasunak bereizita entregatzen badira, atzera egiteko epea amaituko da zuk zeuk edo zuk adierazitako hirugarren batek, garraiolariak izan ezik, ondasun horietako azkenaren edukitza materiala eskuratu duen egunetik 14 egun naturaleko epean.

Atzera egiteko eskubideaz baliatzeko, erosketan atzera egiten duzula jakinarazi behar diozu MINUSSEri, aurreikusitako epean. Horretarako, mezu elektroniko bat bidali behar duzu pedidos@minusse.com helbidera: eskaera zenbakia adierazi behar da eta eskaera hori aldatzeko edo itzultzeko eskatu. Bezeroak aukera du posta arruntaz edo elektronikoz beste edozein ageriko adierazpen bidaltzeko. MINUSSEk atzerapenik gabe jakinaraziko dio, euskarri iraunkor baten bidez (adibidez, posta elektronikoz), atzera egite hori jaso duela.

Atzera egitearen ondorioak. Zuk atzera eginez gero, zugandik jasotako ordainketa guztiak itzuliko dizkizugu, bidalketa gastuak izan ezik, bidegabeko atzerapenik gabe, eta, nolanahi ere, 14 egun natural igaro baino lehen, kontratu honetan atzera egiteko erabakiaren berri ematen diguzun egunetik zenbatzen hasita.

Dirua itzultzeko, zuk hasierako transakziorako erabilitako ordainketa bide bera erabiliko dugu, ondasunak jaso eta berrikusi ondoren.

Uko egindako artikulua MINUSSEk adierazitako helbidera bidali behar duzu, jaulkitako fakturarekin batera, hala badagokio, eta produktua itzultzeak dakarren zuzeneko kostua zure gain hartu beharko duzu. Produktuek egoera onean egon behar dute, ez dira ireki edo erabili behar, eta berekin izan behar dute jatorrizko zigilua edo enbalajea eta, baleude, sustapen osagarriak eta opariak.

Baldin eta ondasunen balioa gutxitzen bada ondasun horien izaera, ezaugarriak eta funtzionamendua kaltetzen dituen manipulazio baten ondorioz, zu bakarrik izango zara horren erantzulea.

Atzera egiteko eskubidearen salbuespenak. Kontratuaren helburua hauetako produkturen bat hornitzea baldin bada, ez duzu atzera egiteko eskubiderik izango:

  • Artikulu pertsonalizatuak.
  • Osasun edo higiene arrazoiengatik zigilatutako ondasunak, entregatu ondoren zigilua kendu bazaie.

Bermeak eta itzulketak 

Baldintza hauen ondorioetarako, produktu itzulitzat hartuko da gabeziaren edo akatsen bat duelako edo okerrekoa jaso delako itzuli dena

Ondorio horietarako, produktuek webguneko deskribapena eta ezaugarriak betetzen badituzte, webgunean adierazitako erabileretarako egokiak badira eta ezaugarri bereko edo antzeko ezaugarriak dituzten beste produktu batzuen kalitate bera badute, ulertuko da produktu horiek erosketa baldintzak betetzen dituztela.

Itzulketa. Entregatzeko unean produktuak gabezia edo akatsen bat badu edo egindako eskaerarekin bat ez datorren produkturen bat jaso baduzu, MINUSSEri horren berri eman behar diozu berehala, pedidos@minusse.com helbide elektronikoaren bidez, produktuaren eta kaltearen datuak emanez; helbide horren bidez, produktua itzultzeko moduaren berri emango dizugu.

Jaso ondoren, MINUSSEk aztertu egingo ditu artikuluak, eta dirua itzuliko dizun edo, hala badagokio, produktua ordezkatuko dizun jakinaraziko dizu.

MINUSSEk dagokizun zenbatekoa itzuliko dizu (hasierako entregaren bidalketa gastuak barruan direla) bidegabeko atzerapenik gabe eta, nolanahi ere, eskaera itzulia jasotzen denetik 14 egun natural igaro baino lehen. Ordaintzeko erabilitako bide bera erabiliko da itzultzeko.

 

  1. ERANTZUKIZUNA SALBUESTEA ETA MUGATZEA

Etengabeko hobekuntza prozesu baten barruan, MINUSSEk eguneratu egingo ditu webgunean eskaintzen diren informazio eta zerbitzu guztiak, eta saiatuko da okerrak eta akatsak zuzentzen, MINUSSEk zuzenean kontrolatzen dituen bitartekoen, zerbitzuen edo tresnen ondorio diren neurrian.

MINUSSEk ez du bermatzen webgunearen erabilgarritasuna eta funtzionamenduaren jarraitutasuna. MINUSSEk, ahal duen neurrian, aldez aurretik ohartaraziko du webgunearen funtzionamendua etengo dela.

Webgune honetan erositako edozein produkturen gainean hartzen dugun erantzukizuna produktu horren erosketa prezioaren araberakoa izango da hertsiki, non eta baldintza hauetan ez den berariaz bestelakorik xedatzen.

 

  1. KOMUNIKAZIOAK

Baldintza hauek onartzen badituzu, zure adostasuna ematen duzu era guztietako komunikazioak euskarri elektronikoren egiteko (posta elektronikoz) egiteko baimena ematea, Bezeroaren Arretarako Zerbitzuaren bidez.

 

BEZEROEN ARRETA

Webguneari buruz edo egindako eskaerei buruz edozein zalantza, iradokizun, kontsulta edo erreklamazio izanez gero, Bezeroaren Arretarako Zerbitzura jo dezakezu, bide hauetatik edozein erabiliz:

  • Posta elektronikoa: pedidos@minusse.com
  • Posta arrunta, helbide honetan: Ametzagaña 25, behea (Galerna Studio); 20012 Donostia (Gipuzkoa).

Bezeroaren Arretarako Zerbitzuak identifikazio gako bat emango dizu, bai eta erreklamazioa aurkeztu izanaren idatzizko egiaztagiria ere (posta elektronikoa). MINUSSEk lehenbailehen erantzungo dio zure eskaerari, eta, nolanahi ere, hilabeteko epea bete baino lehen. Zure eskaera zure nahierara ez badugu ebazten, ohiko jurisdikziora jo ahal izango duzu, edo erreklamazioa izapidetu ahal izango duzu zure bizilekuko udalerriko Kontsumitzailearen Informaziorako Udal Bulegoan edo zure autonomia erkidegoko Kontsumoko Arbitraje Batzordean.

 

  1. SEGURTASUNA ETA KONFIDENTZIALTASUNA

MINUSSEk segurtasuna eta konfidentzialtasuna bermatuko du zurekin izan ditzakegun komunikazio guztietan. Online ordainketako eragiketa guztiak zerbitzari seguru baten bidez egiten dira, SSL estandarrean oinarrituta, eta horri esker datuak babesten dira hirugarrenen bortxaketa saiakeretatik. Erosketa prozesuaren datuak berariaz diseinatutako datu base batean gordeko dira.

MINUSSEk, halaber, datu pertsonalen, ordainketen eta bezeroak ematen duen beste edozein motatako datuen babesa eta konfidentzialtasuna bermatzen du, Datu Pertsonalak Babesteko araudian xedatutakoaren arabera.

Bezeroa une oro balia daiteke bere datu pertsonalak eskuratu, zuzendu edo ezabatzeko eskubideaz. Kasu batzuetan, baita bere datuak guk erabiltzearen edo eramatearen aurka egiteko eskubideaz ere, MINUSSEren posta helbidera idatziz guri jakinarazita: Ametzagaña 25, behea (Galerna Studio); 20012, Donostia (Gipuzkoa).

 

  1. LEGE APLIKAGARRIA ETA JURISDIKZIOA

Kontsumoari buruzko Europako araudiaren arabera, MINUSSE.com webgunean egiten den erosketari aplikatu beharreko legeria eta jurisdikzioa bezeroaren egoitzari dagokiona izango da, bezeroak bizilekua Europar Batasunean badu eta erosketa Europar Batasuneko edozein herrialdetan egiten badu.

Zentzu horretan, eta 524/2013 Europako Erregelamenduarekin bat etorriz, MINUSSEk jakinarazten dizu auziak linean ebazteko Europako plataforma bat dagoela, eta plataforma horrek erraztu egiten duela auzi horien judizioz kanpoko ebazpena, kontsumitzaileen eta Interneteko zerbitzuak ematen dituztenen artean linean egindako kontratuen kasuan (Minusse.com). Hau da plataforma horretan sartzeko helbidea: https://ec.europa.eu/consumers/odr/main/index.cfm? Event = main.home2.show & lng = es.

Azken aldaketaren data: 2019/03/20