Identitatea

Ezin dugu ahaztu lurraren oreka arriskuan dagoela. Gizartea gehiago ohartu dadin arazo horretaz, guztiok sentiberagoak izan behar dugu modak eta kontsumoak sortzen duten kutsadurari buruz eta ingurumenean duten eraginari buruz. Mezu bat duten jantziak sortzen ditugu, esanahi bat eta proiektu bat helarazten dutenak. Gure jantziak ez dira produktu soil bat, konpromisoa eta sentimendua dira baita ere. Horregatik, jasangarritasuna eta prozesu etikoa dira gure proiektu honen ardatz nagusiak, aroei eta pertsonei begirune osoa zor baitiegu.

Kontuan hartu behar dugu moda komunikabide bat ere badela. Gure sentimenduak, balioak eta mezuak azaltzeko erabiltzen dugu moda. Eta guk argi dugu zein den gure mezua: erakustea moda arduratsu, etiko eta jasangarria ez dela halabeharrez aspergarria.

.

Diseinu jasangarria egiten dugu

Kalitatezko arropak aurkezten ditugu, atenporalak eta tendentzietatik haratago doazenak. Natura eta gorputzeko azala zaindu eta errespetatzen dituzten ohialak erabiltzen ditugu. Ohial organikoak, zuntz naturalekoak edota birziklatuak.

Diseinatzeko eta patroigintza digitalerako hainbat software desberdinez baliatzen gara, honekin beharrezkoak diren errekurtsoen gastua murrizten dugularik, paper, ur edota pinturarenak besteak beste “Zero Waste” filosofian oinarrituta. 

Hondakinek ingurunean dutun eragin kaltegarriaz jabetuta, arropa bidaltzerako garaian ere, enbalajerako (bilgarria) produkzioan sobratutako ohial zatiak aprobetxatzen ditugu. Poltsa hauek berrerabilgarriak dira, ekonomia zirkularra bultzatuz eta epe ertain-luzera inguruneko inpaktu negatiboa murriztuz

Ingurunearekiko kontzientzia hau azaldu eta zabaldu nahi diegu gure jarraitzaile eta bezeroei, lan egiten dugun prozeduraren atal denak gardenki kontatuz. Jantzi bakoitzari bere balorea eta honen atzeko historioa azalduz, bezeroak ere gure filosofiaren parte izan daitezen, elkarrekin kontsumo arduratsu baten alde borrokatzeko.

 

 

Gizarte proiektu arduratsuak dira gure jomuga

Berrikuntza soziala da gure markaren beste ardatzetako bat. Egoeraz ohartzea eta erantzukizunez jokatzea ezinbestekoa da marka arduratsuagoak sortzeko eta, aldi berean, kontsumitzailea kontsumo burutsuago baten eta prozesu etikoago baten beharraz ohartarazi eta modako sektorea eta merkataritza bidezkoagoak bilakatzeko.

Gure jomuga dira inklusioaren aldeko gizarte proiektuak eta, baldintza duinak eskaintzen dizkietelako, langileen eskubideak zaintzen dituzten enpresak.

Gardentasuna eskaintzen dugu. Prozesuaren atal bakoitza garrantzitsua da guretzat. Gure jantzien sorkuntzan ekoizpenean eta banaketan parten hartzen duen oro baita MINUSSE.

Manifestua

  1. KALITATEA. Kalitatezko hornitzaileak, materialak eta ehunak bilatzen eta hautatzen ditugu, eta baita eskulan ona eta arretatsua ere.
  2. DISEINUA ETA SUSTRAIAK. Gure marka honetan eragin handia du gertuko inguruneak (itsasoak eta mendiek), eta baita gure oinarriek, gure sustraiek, gure iraganak eta gure kulturak ere.
  3. EZ ADINIK EZ GENERORIK. Guztiz sinesgarria egiten zaigun bide bat jorratu nahi dugu: alegia, moda eta jantzia adierazpideak eta komunikabideak direla zentzu hertsian. Ez adinak ez generoak ez dutela garrantzirik, moda eta jantziak guztiontzat baitira.
  4. SASOIZ GAINDIKOA. Luzaroan irauten duten jantziak sortzen ditugu, joerak gorabehera gure armairuan beren txokoa izango dutenak.
  5. Materialen trazabilitatea eta ingurumenarekiko begirunea balioesten ditugu prozesuetako bakoitzean, diseinutik bidalketaraino.
  6. GIZARTE BERRIKUNTZA .Gizarte bokazio garbiko proiektuak babesten ditugu. Gizarte inklusioko eta baldintza duineko lantegiak.
  7. Bilduma mugatuak diseinatzen ditugu: kopuru txikiak, ale berdingabeak.
  8. MINUSSE POWER. Gogo biziz eta asmo handiekin ekin diogu abentura honi. Izan zaitez bidelagun!