MINUSSE dira paisaiak, koloreak, zirrarak, urtaroak.

MINUSSE dira itsasoa eta mendia, ura eta lurra: natura.

MINUSSE dira bizipenak, estimuluak, etorria.

MINUSSE da gu geu.

MINUSSE

MINUSSEk modako jantziak diseinatzen, josten eta ekoizten ditu, Donostian. Marka hau bere sustraien ispilu fidela da, eta bizi den ingurunearen eragina nabari zaio. Kantauri Itsasoaren eta mendien artean jaio da, itsasoa eta lurra ardatz nagusitzat dituela.

 

Gure ideiak sortu eta garatzeko orduan, gure inguruneko naturak eskaintzen dizkigun koloreak, paisaiak, usainak eta beste milaka pizgarri erabiltzen ditugu. Izan ere, gure uste sendoa da aintzat hartu eta zaindu egin behar ditugula ingurumena eta inguratzen gaituen guztia, denok baikara natura.

Gure helburua da moda diseinatu eta ekoiztea modu jasangarri batean, diseinuari eta gure jantzien ausardiari uko egin gabe; gure helburua da, baita ere, gu kontsumitzaileok ohartzea gure erosketek planetan duten eraginaz, kontsumo jasangarriago baten bidea har dezagun.

“Modari buruz dugun ikuspegia eskaini nahi dugu eta, era berean, jasangarritasuna eta etika  dibertigarriak, erakargarriak eta sexyak ere izan daitezkeela erakutsi”

 

Balioak

Proiektu honen berezko joera da hornitzaileak integratzea prozesua osatzen duten ataletan, hornitzaileok saiatzen baitira berrikuntzari ateak zabaltzen eta, irtenbide jasangarriagoen, etikoagoen eta ingurumena hobeto errespetatzen dutenen bidez, inpaktu positiboa sortzen.

“Elkarrekin, norabide berean jokatuz gero, planetaren patua alda dezakegu”

minusse