MINUSSE.COM WEBGUNEA: LEGE OHARRA
ITSASO USOBIAGA ECHEVERRIA Y OTRA CB da webgune honen arduraduna, eta hark agiri hau jartzen du Interneteko erabiltzaileen eskura. Agiriaren helburua da ekainaren 11ko 34/2002 Legeak, Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzkoak, eta gainerako araudi aplikagarriak xedatutakoa betetzea, batetik, eta webgunea erabiltzeko baldintzei buruz informazioa ematea, bestetik.
Informatzeko betebeharrari buruz 34/2002 Legeak xedatutakoa betez, hona hemen webgunearen titularrari buruzko datuak:
ERABILTZAILEA deitzen zaio webgunean sartu, bertan nabigatu, webgunea erabili eta doako nahiz kostuzko zerbitzu eta jardueretan parte hartzen duen pertsona orori. Webgunean sartzen delarik, erabiltzaileak hitzematen du bertan ematen diren xedapenak eta lege aplikagarriek agindutakoak zehatz-mehatz beteko dituela eta webgunearen erabilera zuzena egingo duela. Xedapen horiek ez betetzeagatik kalteren bat gertatuz gero, erabiltzailea izango da erantzulea bai MINUSSEren bai hirugarrenen aurrean.
MINUSSEk eskubidea du egoki iruditzen zaizkion aldaketak egiteko bere webgunean, aurrez abisurik eman gabe. Hala, eduki eta zerbitzuak aldatu, kendu edo gehitu ditzake, eta ez du erabiltzaileei aurrez jakinarazteko obligaziorik, hornitzailearen webgunean aldaketen berri ematea nahikoa dela ulertu behar baita.
Erabiltzailea webgunearekin edo webguneko zerbitzuekin noiz dagoen konektatuta, tarte horretan iraungo du webgunearen zerbitzualdiak. Hori dela eta, webgunea erabili nahi duen bakoitzean, erabiltzaileak lege ohar hau irakurri behar du arretaz, lege oharra eta webgunearen erabilera baldintzak edozein unetan alda baitaitezke. Beraz, ikusgai daudelarik, baldintza horiek ez dute beren indarraldia galduko, behar bezala argitaratuta dauden bitartean mantendu egingo baitira, beste batzuekin ordeztu arte.
Erabilera eta nabigazioko baldintza hauen helburua da arautzea zer harreman izango duten, batetik, www.minusse.com webgunearen titularrak (zerbitzu emaile gisa) eta, bestetik, webgunean sartu eta nabigatzen duten eta bertako zerbitzuez baliatzen diren erabiltzaileek.
MINUSSEk sarrera librea eta doakoa ematen die informazio, zerbitzu eta datu askori (aurrerantzean, “edukiak”), baldin eta horien jabetza MINUSSErena edo erabiltzaileak eskura ditzakeen MINUSSEren lizentzia emaileena bada.
Erabiltzaileak bere gain hartzen du webgunea egoki erabiltzeko erantzukizuna, legeen eta baldintza hauen arabera. Erantzukizun horrek eskatzen du, orobat, dagokion erregistroa egitea ematen diren zerbitzu eta eduki jakin batzuetan sartzeko. Erregistro hori egiteko bete behar den inprimakian, erabiltzaileak bermatu behar du ezen ematen dituen datu guztiak benetakoak eta eguneratuak direla, eta hitzeman behar du ezen informazio edo dokumentazio faltsurik, iruzurrezkorik edo legez kanpokorik ez duela emango. Horrek guztiak ekar dezake pasahitz bat sortu beharra, zeina erabiltzaileak arretaz eta konfidentzialtasunez gorde behar baitu. Adierazpen faltsu edo okerrik eginez gero eta emandako informazioarengatik MINUSSEri edo hirugarren batzuei kalterik eginez gero, erabiltzailea izango da erantzule bakarra.
Erabiltzaileak berariaz hitzematen du www.minusse.com webgubneak eskaintzen dituen edukiak eta zerbitzuak behar bezala erabiliko dituela, legeek, moralak, ordena publikoak eta baldintza hauek agindutakoaren arabera, eta, adierazpen gisa baina ez mugatzaile gisa, ez dituela erabiliko zera hauek egiteko:
Erabiltzaileak ez baditu betetzen webgune honetan jasotako klausulak (lege oharra, pribatutasun politika, cookie-en politika) eta, oro har, ez badu betetzen Espainian indarrean dagoen legeria, MINUSSEk berehala jakinaren gainean jarriko ditu agintariak, eta horiekin lankidetzan aritzeko konpromisoa hartzen du. Kasu horretan, erabiltzaileak MINUSSEren edo hirugarrenen aurrean erantzungo du, betebehar horiek ez betetzeak sor ditzakeen kalte eta galerengatik.
MINUSSEk ez du bermatzen bere webguneak, osorik edo zati batean, beste herrialde batzuetako legediak betetzen dituenik. Beraz, erabiltzailea Espainia ez den beste edozein lekutan bizi edo helbideratuta badago eta webgune honetan sartzea edota nabigatzea erabakitzen badu, bere erantzukizunpean eta arriskupean jokatuko du, eta ziurtatu beharko du sartze edo nabigatze horrek dagokion tokiko legeria betetzen duela.
MINUSSEk ez du bere gain inolako erantzukizunik hartzen zure ordenagailuan, ekipo informatikoan, datuetan edo materialetan kalteak edo galerak pairatzen badituzu zerbitzua ukatzeak, birusak edo beste edozein programa nahiz material teknologiko kaltegarrik eragindako erasoen ondorioz edo webgune hau erabiltzean edo webguneko zerbitzuak nahiz webgunetik birbideratuak deskargatzean sortutakoen ondorioz.
Erabiltzaileen eta MINUSSEren arteko jakinarazpen eta komunikazio guztiak eraginkortzat joko dira, ondorio guztietarako, posta arruntaren, posta elektronikoaren edo telefonoaren bidez egiten badira. Erabiltzaileak bide hauek ditu MINUSSEkin harremanetan jartzeko:
Webgune honetan sartuz gero, erabiltzaileak inplizituki onartzen du komunikazio gehienak bide elektronikoz egingo direla. Kontratuen ondorioetarako, erabiltzaileak onartzen du komunikabide elektronikoa erabiltzea, eta aitortzen du elektronikoki bidaltzen zaion komunikazio orok legezko baldintzak betetzen dituela.
Webgunearen titularrak konpromisoa hartzen du erabiltzailearen datu pertsonalak indarrean dagoen legeriaren arabera tratatzeko. Zehazki, konpromisoa hartzen du Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan eta Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamenduan xedatutakoa aplikatzeko.
Webguneko zure datu pertsonalen tratamenduari buruz informazio gehiago nahi izanez gero, jo ezazu pribatutasun politikara.
MINUSSEren jabetzakoak dira webguneko eduki guztiak: bai testuak, argazkiak, grafikoak, irudiak, ikonoak, teknologia, softwarea, linkak eta gainerako ikus entzunezko edukiak, eta baita diseinu grafikoa eta iturburu kodeak ere. Hartaz, jabetza intelektuala duten edo ez duten alde batera utzita, ezin da ondorioztatu erabiltzaileari lagatzen zaizkionik horien gaineko ustiapen eskubideak, non eta ez diren behar-beharrezkoak webgunea egoki erabiltzeko.
Era berean, MINUSSEren jabetzakoak dira webgunean agertzen diren marka, izen komertzial edo zeinu bereizgarri guztiak, eta ezin da ondorioztatu webgunea erabiltzeak edo bertan sartzeak erabiltzaileari horien gaineko eskubiderik ematen dionik.
Debekatuta dago edukiak osorik edo zati batean erreproduzitzea, ustiatzea, banatzea, aldatzea, lagatzea edo jendaurrean jakinaraztea, debekatuta dagoen bezala ustiapen eskubideen titularrak berariaz baimendu ez duen beste edozein egintza. Egilearen jabetza intelektual edo industrialeko eskubideen hauste larritzat joko da aldez aurretik baimendu gabeko edozein erabilera.
Oharren bat egin nahi izanez gero jabetza intelektualaren edo industrialaren eskubideak balizko hausteri buruz eta webguneko edozein edukiri buruz, erabiltzailea harremanetan jarri behar da MINUSSErekin, eta dagokion informazioa erantsi.
Nolanahi ere, MINUSSEk ez du bere gain inolako erantzukizunik hartzen hirugarrenen titulartasuneko jabetza intelektual edo industrialeko eskubideei dagokienez, baldin eta hirugarren batek edo erabiltzaileak urratzen baditu.
MINUSSEren webguneak estekak edo hiperestekak eduki ditzake Interneteko beste gune batzuetan sartzeko, nahiz eta inolako kontrolik ez izan gune horien gainean. Beraz, erabiltzailea hirugarrenen gunetan sartu eta MINUSSEren webgunea uzten duenean, ez dira bete beharko ez lege ohar hau, ez pribatutasun politika eta ezta cookie-en politika ere, erabiltzailea sartzen den webguneak berariazko politikak izango baititu.
MINUSSEk ezin du bere gain hartu hirugarrenen orrietan ager daitezkeen edukien gaineko erantzukizunik, eta ezin ditu bermatu esteka edo hiperesteka horietako edozein material edo informazioren eskuragarritasun teknikoa, kalitatea, fidagarritasuna, zehaztasuna, zabaltasuna, egiazkotasuna, baliozkotasuna eta konstituzionaltasuna. Era berean, besteen webguneetan sartzea ahalbidetzen duten konexio horiek MINUSSEri ez dakarkiote inolako loturarik, bat-egiterik edo partaidetzarik konektatutako erakundeekin.
Webgune honek ematen duen informazioa orokorra da, eta informatzea da horren helburu bakarra. Beraz, ez du erabat bermatzen ez eduki guztietarako sarbidea, ez eduki horien zehaztasuna, osotasuna, zuzentasuna, indarraldia eta gaurkotasuna ere, eta ezta webgunea helburu jakin baterako egokia edo erabilgarria denik ere.
MINUSSE ez da egiten, inola ere, adierazpen gisa ematen ditugun arrazoi hauengatik eragindako kalte eta galeren erantzule:
MINUSSEren eta erabiltzailearen arteko harremana Espainiako araudiaren arabera gauzatuko da, eta adiskidetasunez konpondu ezin diren gatazkak Donostiako epaitegi eta auzitegien esku jarriko dira.
Erabiltzailea kontsumitzaile edo erabiltzaile bada Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Defentsarako Lege Orokorraren testu bategineko definizioen arabera, gatazka horiek erabiltzailearen egoitzako epaitegi eta auzitegietan ebatziko dira.