PRIBATUTASUN POLITIKA
Pribatutasun politika honetan informazio hau ematen da: ITSASO USOBIAGA ECHEVERRIA Y OTRA CB sozietate arduradunak zer erabilera ematen dien datu pertsonalei, erabiltzaileek www.minuse.com webgunean sartzean, erregistratzean eta erostean ematen dituzten datuei eta informazioari dagokienez. Pribatutasun politika hau aplikagarria da erosketa baldintzekin eta cookien politikarekin batera.
Webguneko zerbitzuak eskuratu edo erabiltzen badituzu, ulertutzat jotzen dugu onartzen eta baimentzen duzula bai zure datu pertsonalak pribatutasun politika honetan ezarritako baldintzen arabera biltzea, tratatzea eta komunikatzea eta baita ookieak gure cookien politikan azaldutakoaren arabera erabiltzea ere.
NOR ARDURATUKO DA ZURE DATUAK TRATATZEAZ?
Arduraduna: ITSASO USOBIAGA ECHEVERRIA Y OTRA CB (aurrerantzean Titularra edo MINUSSE).
IFZ: E75206094
Egoitza soziala : Ametzagaña 21 behea; PK 20012 Donostia (Gipuzkoa)
Posta elektronikoa: info@minusse.com .
MINUSSEk, bera baita datu pertsonalen erantzulea, antolamendu eta segurtasuneko behar adina neurri hartuko ditu datu horiek egoki tratatzeko, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Araudiak 28.3 artikuluan xedatutakoa betez. Horrela, zerbitzuaren erabiltzaileei informazio xehea, argia eta zehatza eskaintzen zaie alderdi hauei buruz: zein den datu pertsonalen tratamenduaren helburua, zein datuak gordetzeko politika eta zein bide dauden, legez aurreikusitako baldintzen arabera, datuok eskuratu, zuzendu, ezabatu, transferitu, aurka egin eta mugatzeko, bai eta erabiltzaileen emandako baimena ezeztatzeko ere.
ZEIN DEN GURE HELBURUA ZURE DATU PERTSONALAK TRATATZEAN
Webguneko produktuen edo funtzionalitateen arabera, inoiz datu batzuk eta inoiz beste batzuk bildu edo tratatu behar ditugu. Oro har, datu mota hauek:
Webguneko funtzionaltasun edo zerbitzuetarako sarbidea emateko zure datu pertsonalak betetzea eskatzen dizugunean, eremu batzuk nahitaez bete behar dituzula adieraziko dizugu; izan ere, datu horiek behar ditugu kasuan kasuko zerbitzua eskaini edo funtzionaltasunerako sarbidea emateko. Kontuan izan ezen, informazio hori ez ematea erabakitzen baduzu, gerta daitekeela zure izen-ematea erabiltzaile gisa ezin osatu ahal izatea edo zerbitzu eta funtzionaltasun horiez ezin baliatu ahal izatea.
Zertan erabiltzen dugun jasotzen dugun informazioa. Zure informazioa zer helbururekin tratatuko dugun.
ZERK LEGITIMATZEN DIGU ZURE DATUAK PROZESATZEA?
HELBURUA | LEGITIMAZIOA |
Zure erabiltzaile erregistroa kudeatu ahal izatea: | Zure datuak tratatu behar ditugu webgunearen erabilera arautzen duten baldintzak bete ahal izateko. Webgunearen erabiltzaile gisa izena eman dezazun, zure datu pertsonalak tratatu behar ditugu, bestela ezingo baitugu zure erregistroa kudeatu. Aukeratzen baduzu sare sozial baten bidez gure webgunean sartzea edo saioari hasiera ematea, orduan ere legitimatuta gaude zure datuak tratatzeko, hori egiteko zure adostasuna adierazten baituzu sare sozial horretako zure datuak guri lagatzeko baimentzen duzun unean. |
Kontratua bete eta gauzatu ahal izatea: | Zure datuak prozesatu behar ditugu zurekin izan ditzakegun salerosketa kontratuak gauzatu ahal izateko. |
Bezeroaren arreta: | Interes legitimo bat dugu webgunean ematen dizkizugun harremanetarako bitartekoen bidez egin ditzakezun kontsultei erantzuteko. Kontsulta horiek erosketekin edo egindako eskaerekin zerikusia badute, zure datuak tratatu behar ditugu, dagozkigun lege baldintzak bete ditzagun. |
Komunikazio komertzialak (Publizitatea): | Zuk emandako adostasuna da, gure buletinera harpidetzen zarenean eta informazio pertsonalizatua jasotzea onartzen duzunean adibidez, zure datuak marketin helbururekin prozesatzeko dugun oinarri legitimoa. |
NOIZ ARTE GORDEKO DITUGU ZURE DATUAK?
Zure datuak zertarako erabiltzen ditugun, gorabehera horren arabera izango da horiek gordetzeko epea:
Nolanahi ere, datu pertsonalak behar bezala gorde eta babestu egingo ditugu datuon tratamenduaren ondorioz sor litezkeen erantzukizunei erantzuteko behar den denboran, une bakoitzean indarrean dagoen araudia betez. Behin kasuan kasuko egintzak preskribatuta, kasu bakoitzaren dagozkion datu pertsonalak ezabatu egingo ditugu.
ZURE DATUAK HIRUGARRENEKIN PARTEKATUKO AL DITUGU?
Oro har, MINUSSEk ez dizkie datu pertsonalak hirugarrenei lagako, non eta legez ez gauden horretara behartuta edo gure zerbitzuak erabiltzean berariaz baimendu ez diguzun.
Hala ere, dokumentu honetan deskribatutako helburuak betetzeko, jakinarazten dizugu zerbitzuak ematen dizkiguten zenbait erakundek datu pertsonal batzuk eskura ditzaketela; adibidez, erakunde hauek:
Zerbitzu emaile horietako batzuk Europar Batasuneko lurraldetik kanpo egon daitezke; Estatu Batuetan, adibidez. Kasu horietan, jakinarazten dizugu datu horiek berme guztiekin transferituko ditugula, hornitzaile horiek Privacy Shield aplikazioan ziurtatuta daudelako. Ziurtagiri hori esteka honetan kontsulta dezakezu: https://www.privacyshield.gov/welcome.
ZEIN DIRA ZURE ESKUBIDEAK ZURE DATUAK EMATEN DIZKIGUZUNEAN?
Konpromisoa hartzen dugu zure datu pertsonalen konfidentzialtasuna zaintzeko eta zure eskubideak erabil ditzazun bermatzeko. Bereziki, zure datuak tratatzeko ditugun helburua edo lege oinarria direnak direlarik ere, eskubide hauek dituzu:
Era berean, emandako baimena edozein unetan kentzeko eskubidea duzu, baina horrek ez du eraginik izango datuak emateko unean emandako baimenean oinarritutako tratamenduaren zilegitasunean.
Azaldutako eskubide horietakoren bat erabili nahi baduzu, gutun bat bidal iezaguzu, zure datu guztiekin, helbide honetara: ITSASO USOBIAGA ECHEVERRIA ETA OTRA CB, Ametzagaña 21, behea; PK 20012 Donostia (Gipuzkoa), edo mezu elektroniko bat bidali info@minusse.com helbidera, zure NANa edo baliozko beste edozein identifikazio agiri erantsita.
Azkenik, jakinarazten dizugu eskubidea duzula datuen babesaren arloko kontrol agintaritzari erreklamazioak aurkezteko; bereziki, Datuak Babesteko Espainiako Agentziari (AEPD, www.aepd.es).
INFORMAZIO GEHIGARRIA