MINUSSE ez litzateke bideragarria izango hauen guztien lankidetzarik gabe.
Hainbat freelance, proiektu eta enpresek laguntzen gaituzte ideia bakoitza,
bilduma bakoitza eta urrats bakoitza gauzatzen.

Guztiei, MILA ESKER

Ehunak

LEBENSKLEIDUNG

Enpresa alemaniarra, ehun organikotan espezializatua. Ehunok sortzeko era bidezkoa eta jasangarria da, bai kotoi sailetan eta baita tindatze prozesuan eta produktuen banaketan ere. Horrela, ehunaren estandar global organikoaren (GOTS) jarraibideen araberako egiaztapena dute bere ehun guztiek. Hauek dira enpresaren helburu nagusiak: batetik, sustatzea ekoizpen sozialki arduratsua, bidezko merkataritza eta ekoizleentzat prezio zuzenak, eta, bestetik, horrela jokatuz handitzea ekoitzitako artikulu bakoitzaren balioa.

 

SEIDENTRAUM

Seidentraum-ek ekoizpen iraunkorreko eta ekologikoko “Peace Silk” zeta eta zeta organikoz egindako ehun naturalak lantzen ditu. Seidentraumek natura eta pertsonak errespetatzen dituen ehungintza-ekoizpena lantzeko konpromisoa hartu du, Indiako desbabestutako emakume taldeei lagunduz.

 

ORGANIC COTTON COLOURS

Enpresa katalana, kolorezko eta tindagairik gabeko kotoi organikoaren zuntzean espezializatua. Kolore naturalak bakarrik erabiltzen dituzte, eraldaketa genetikorik ez duten hazitatik atereak. Horretarako, harremanetan daude Brasilgo 150 familia nekazarirekin (beren lurren jabeak dira eta hektarea bat dute batez beste), eta laborantza biodinamikoa bakarrik onartzen dute. Kotoia Katalunian haritzen dute, eta ehundu eta elaboratu Portugalen. Horrek erakusten du enpresak hartu duen konpromisoa hazitik azken produkturaino dena kontrolatzeko, tratamendu hezerik eta tindagairik gabeko produktu garbiak eskaintzea baitu helburu.

TESEO

Tessitura Serica di Olmeda, ia mende bateko historia, tradizioa eta esperientzia duen, Como-ko oihal fabrika da. “Made in Italy” bikaintasunari jarraiki, TESEOk iraunkortasunari funtsezko lehentasuna eman dio bere ekoizpenean. 2013. urtean, TESEOk zeta organikoen ildo bat garatzen hasi zen, 2014an GOTS ziurtagiria lortuz.

Bertako ekoizpena

CLARA VIRGILI

Patroigintza

Diseinatzailea, sortzailea eta patroigilea. Katalana, Donostian errotua. Minusserentzat zorte handia izan da Clararen profesionaltasunaz eta patroigintzako jakinduriaz baliatu ahal izatea. Sortzailea eta patroigintzan aditua izanda, bere kabuz hainbat lan egin ditu, zero waste kontzeptuaren ildotik, ekonomia zirkularraren, birziklatzearen eta patroigintzaren alorretan.

 

CUSTOMIZANDO

Confección

Irabazi asmorik gabeko gizarte kooperatiba honek, moda etiko eta iraunkorrera bideratutako ekoizpen tailer bat eta prestakuntza eskaintzen ditu baliabide gabeko eta ahultasun egoeran dauden emakumeei lan alternatibak emateko eta ekintzailetza lantzeko.

 

CPTEX BILBAO

Jantzigintza

Jantzigintzako lantegi bat da. Carlos Rui-Wamba buru delarik, Peñascal kooperatibaren barruan dago. Peñascal gizarte ekimeneko erakunde bat da, irabazi asmorik gabekoa eta onura publikotzat aitortua, eta baztertuak edo bazterketa arriskuan daudenak gizarteratzea da bere egiteko nagusia. Horiei esker, % 100 bertakoa da gure ekoizpena, eta gizarte proiektu baten alde egin dezakegu aldi berean.

Packaging jasangarria

GU HAZIAK GARA ELKARTEA

Gizarte bazterketaren arriskuan daudenen gizarte eta laneko integrazioa sustatzen du elkarte honek. Horretarako, hainbat ekimen bideratzen ditu, eta horietako bat da Aretxabaletako Haziak jantzigintza lantegia. Horiek arduratzen dira gure packaging-a egiteaz, eta ehunen soberakoez eta birziklapenaz baliatzen dira horretarako.

REPACK

Packaging berrerabilgarriaren zerbitzua; e-commerce bidalketetan hondakinik ez sortzea da helburua. Poltsak birziklagarriak eta berrerabilgarriak dira 20 bat aldiz: kontsumitzaileek postontzien bidez itzultzen dituzte poltsak, eta, horrela, ez da hondakinik sortzen eta CO2 igorpenak % 80 gutxitzen dira. Irtenbide erraz bat gero eta handiago den arazo batentzat.

Gehiago irakurri

KOLABORATZAILEAK