CAMISA SARE
S/M | M/L | |
---|---|---|
PECHO/CHEST | 113,32 | 117,32 |
CINTURA/WAIST | 110 | 114 |
CADERA/HIP | ||
LARGO/LENGTH | 55 | 55,5 |
HOMBROS/SHOULDERS | 34,68 | 35,62 |

SARE Peach Alkandora
180,00€
Zetazko alkandora manga motza, gerrirainoko luzera eta botoidun itxiera aurrekaldean.
Konposizioa: %100 zeta
SARE Peach Alkandora
EHUNA
Zeta naturala proteina zuntz bat da, harraren kapulutik datorrena. Oihal erresistentea eta, aldi berean, biguna eta argitsua. Hezetasuna xurgatzen du; transpiragarria da, termo-erregulatzailea eta hipoalergenikoa.
JANTZIGINTZA
Tokiko ekoizpeneko jantzia; zehazki, Donostian egina da, 0KM irizpidearen arabera.
ZAINTZA
Eskuz garbitu. Sartu alkandora ur epeletan eta atera mugimendu arin batez; ez utzi uretan. Gomendatzen dugu zetarako detergente bereziak eta ozpin koilarakada bat erabiltzea. Ez xukatu eta ez bihurritu ehuna. Gainazal lau baten gainean jarri, toalla xurgatzaile batekin, eta biribildu edo bi toallen artean jarri. Ehuna heze delarik lisatu, lurrunik gabe eta potentzia txikiarekin.
BIDALKETA
Bidalketa guztiak RePack bidez egiten dira: enbalaje zerbitzu hori berrerabilgarria da eta bidalketetan hondakinik ez sortzea du helburu. Kontsumitzailea postontziez baliatzen da poltsak itzultzeko, eta, horri esker, 0 hondakin sortzea eta C02 emisioak %80 gutxitzea lortzen da..