Pichi Donibane



S/MM/L
PECHO/CHEST
CINTURA/WAIST98,68104,7
CADERA/HIP104,14110,14
LARGO/LENGTH125126
HOMBROS/SHOULDERS


Table caption

DONIBANE Soinekoa

165,00

Tirantedun bakerozko pitxi soinekoa, taile altukoa, belaunetik beherako luzera, irekidura aurrekaldean eta atzekaldean poltsikoak.

Konposizioa:

%100 Kotoi Organikoa

<
Clear
Categories: , ,
Partekatu
thumbnail
DONIBANE Soinekoa

EHUNA

OCCGuarantee Denim Marroia. OCCGuarantee® ehunak landaretik modu naturalean jaiotzen diren koloreekin eginak daude, pestizidarik, kimikorik eta zuritzailerik gabe.

GOTS. Prozesatzaile, fabrikatzaile eta merkaturatzaileen ziurtagiria, erakunde ziurtatzaile independente eta egiaztatuek emana; ehungintzako produktuen osotasunaren bermatze fidagarria eskaintzen du.

Forrua Lyocell materialekoa: zurezko zelulosaz edo mamiaz egindako zuntz naturala da. Biodegradagarria eta hauskaitza da, eta, bere leuntasunari esker, eztia azalarentzat.

JANTZIGINTZA

Tokiko ekoizpeneko jantzia; zehazki, Euskal Herrian egina da, 0KM irizpidearen arabera.

ZAINTZA

Eskuz garbitzea gomendatzen dugu, detergente neutroa eta ur epela erabiliz. Garbigailuan ere garbitu daiteke, 30 gradutan gehienez. Gerta daiteke zertxobait laburtzea: % 8 gehienez. Hobe lehorgailua ez erabiltzea: aire zabalean zintzilikatu. Lisatzea onartzen du, tenperatura apalean.

BIDALKETA

Bidalketa guztiak RePack bidez egiten dira: enbalaje zerbitzu hori berrerabilgarria da eta bidalketetan hondakinik ez sortzea du helburu. Kontsumitzailea postontziez baliatzen da poltsak itzultzeko, eta, horri esker, 0 hondakin sortzea eta C02 emisioak %80 gutxitzea lortzen da.