REBEL ROSA



SML
PECHO/CHEST889296
CINTURA/WAIST747882
CADERA/HIP106110114
LARGO/LENGTH127128129

JANE Soinekoa

350,00

Zetaz eginiko soineko lentzeroa. Belaunetik beheragoko luzera, bular aldean izurrak, kremallera eta zeta organikoz forratua.

Konposizioa:
%100 zeta
Forrua: %100 zeta organikoa

  • S
  • M
  • L
Clear
Tamaina gida

Categories: , , ,
Partekatu
thumbnail
JANE Soinekoa

EHUNA

Zeta naturala proteina zuntz bat da, harraren kokoitik datorrena. Oihal erresistentea eta, aldi berean, biguna eta argitsua. Hezetasuna xurgatzen du; transpiragarria da, termo-erregulatzailea eta hipoalergenikoa.

Zeta organikoa zuntz naturala da; pestizidarik gabeko marugaren bidez hezitako harretatik dator.

JANTZIGINTZA

Tokiko ekoizpeneko jantzia; zehazki, Euskal Herrian egina da, 0KM irizpidearen arabera.

ZAINTZA

Eskuz garbitu. Sartu soinekoa ur epeletan eta atera mugimendu arin batez; ez utzi uretan. Gomendatzen dugu zetarako detergente bereziak eta ozpin koilarakada bat erabiltzea. Ez xukatu eta ez bihurritu ehuna. Gainazal lau baten gainean jarri, toalla xurgatzaile batekin, eta biribildu edo bi toallen artean jarri. Ehuna heze delarik lisatu, lurrunik gabe eta potentzia txikiarekin.

BIDALKETA

Bidalketa guztiak RePack bidez egiten dira: enbalaje zerbitzu hori berrerabilgarria da eta bidalketetan hondakinik ez sortzea du helburu. Kontsumitzailea postontziez baliatzen da poltsak itzultzeko, eta, horri esker, 0 hondakin sortzea eta C02 emisioak %80 gutxitzea lortzen da.